Wednesday, October 18, 2006

Albako jaiak


Ni, Iker, Rocío, Rosa eta Jose.

Saturday, October 07, 2006

Garapen iraunkorra

Garapen iraunkora garaiko belaunaldiaren beharrak asetzen dituen garapena da, hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena murriztu gabe.
Brundtland txostena

Thursday, September 28, 2006

Lana

Gaur haserre nago ikusten dudalako lan on bat aurkitzea ezinezkoa dela eta ez dakit ikasten egoera konponduko den ala ez.

Saturday, September 16, 2006

Berriro hemen


Aspalditik ez dut idatzi. Oporretan egon naiz, lana bilatzen aritu naiz eta asteburu batzuk mutilarekin pasatu ditut. Bizitza honetan gauza arruntenak dira garrantzitsuenak. Azken finean horiekin bizi gara, horiekin zoriontsuak gara edo ez. Etorkizuna ezezaguna da, horregatik batzuetan kezkatzen gara eta beste batzuetan amets egiten dugu. Zoriontsua izateko behar ditudan bi gauza horiek dagoeneko lortu ditut, hauek dira: bizitza bera eta maitasuna.

Friday, July 28, 2006

Almajano

Sunday, July 16, 2006

Leku magikoak

Gernika, San Juan de Gaztelugatxe, Matxitxako, Bermeo, Ajangiz, Laida, Zarautz, Ormaiztegi, Segura, Zumarraga, Kizkitza, Ataun, Irun, Zugarramurdi, Urdazubi, Lesaka, Hondarribia, Oiartzun, Urretxu, Beasain, Plaiaundi, Andoain eta Ordizia. Leku magikoak daude, beste batzuk guk sortzen ditugu. Magia sortzeko ingurua, unea eta pertsona berezi bat behar ditugu. Asteburu hauetan hori dena aurkitu dut eta sentitu dut. Denbora oso azkar pasatzen zaigu, baina ematen du aspalditik ezagutzen garela. Bere izaerak sorgindu nau, orain nik bera sorgindu nahi dut.

Wednesday, June 28, 2006

EGA atera det

Euskalduna izateko ez da azterketa bat gainditu behar, hala ere, lana bilatzeko batzuetan bai. Askok uste zuten azterketa hau ez nuela gaindituko (nire amak barne), nik ere askotan hori pentsatu dut. Eskerrak eman nahi dizkizuet niregan sinistu dituzuenei. Batzuek nirekin euskeraz hitz egin duzue, beste batzuek nire galderak erantzun dituzue (Benito, Aitzol (Maizpideko irakaslea), Janire eta Pili (Gernikako berbalaguna) bereziki) eta beste batzuek blog honetan utzi dituzue iruzkinak. Eskerrik asko!

Orain galdera bat daukat, zergatik nik baino hobeto hitz egiten duten eta ezagutzen ditudan euskaldun zahar batzuek ez dute azterketa gainditzen? Nire ustez EGAk ez du euskalduntzen. Dudarik gabe EGA atera baino lehen euskalduna sentitzen nintzen(eta sentitzen naiz).